euskonbola


Andoainen (Maiatzaren 1ean) jasotako maitasun esaerak
16/05/2011, 12:46
Filed under: Euskalgintza

- Izarrek ilargia baino gehiago maite zaitut

- Munduko pertsona guztietatik zu zara nire bihotza betetzen duena

- Gozoa, garratza, mingotsa, xamurra, nire bihotza zu zara

- Zu zara pirinioetako perla

- Hainbeste pertsona munduan eta batzuetan bakarra behar duzu

- Oso erakargarria zara niretzat, eder-ederra!

- Ilargiraino eta bueltan maite zaitut

- Nere gazteluko printzesa, maite zaitut

- Ni haizea izango banintz eta zu Donostiako Haizearen Orrazia, egunero joango nintzateke zuk ni orrazteko

- Ni itsasoa, zu harkaitza eta bien artean munduko olaturik handiena

- Eroskiko frutarik politena zara, MZ!

- Nahiago dut minutu bat zure alboan, bizitza osoa beste edozeinen ondoan baino

- Bihotz beltza eduki nahi nuke eta zu argi zuria izatea, zure kolore guztiak nire barnean eraman ahal izateko

- Zure begietako iluntasunean galtzea gustatuko litzaidake

- Edonora joan beharko banu, zu izango zinateke nire negarraren iturririk handiena

- Zure irudia nire bihotzean gorde nahi dut, beti nirekin eramateko

- Esaldi bat motza gelditzen da zenbat maite zaitudan esateko

- Bihotz baten lekuan mila banituzke, mila bihotz horiek zuretzat izango lirateke

- Eguzkia ateratzen denean zure argia bikoizten da


Ikerrek DVD erreproduzitzaile zoragarria irabazi zuen

- Big Bang-en dizdirak, zure begietan etengabeak

- Aurpegia zurea, nire begietan lorea

- Astoak belarra baino gehiago maite zaitut

- Zure besoen artean urtuko nintzateke

- Zure muxuak mendikohaize goxoa bezain ederrak dira

- Esan zure izena Olentzeroren gutunean zu eskatzeko

- Zure ondoan bizitza, itsasoko olatu baten indarra eta freskuraren bizia da

- Maitia, ni zu gabe ez naiz ezer

- Nire bihotza maitasunez betetzen duzu!

- Panpin bat bezain polita zara

- Zeozer egiteko badaukazu?

- Nire bihotza handitzen didazu

- Zurekin mila naiz, baina bakarrik zero

- Zure gorputza modelo batena bezalakoa da

- Imajinatu ezin dituzun lekuetara eramango zaituen gidaria izan nahiko nuke

- Zu bazina sagarra eta ni arra, jango nizuke baita txustarra

- Pastela baino gozoagoa zara

- Aingeru talde bat etorri eta urrezko mantu bat botako balizu ere ez zinake orain bezain ederrago egongo

- Zu ilargia bazina gaua iristeko itxarongo nuke

- Zure irribarrearen distirak itsutu nau

- Eguzkiaren izpiek zure bihotzera hurbiltzen naute

- Erleak loreak ziztatzen duen mina sentitzen dut zugatik

Iratxek musika ekipo paregabea eraman zuen etxera

- Zu zara nire azukre koskorra

- Zure begien itsasoan murgildu nahi nuke!

- Laguntzen didazu pixa egitera?

- Zure begiak itsasoa bezain ederrak dira

- Maitasuna, bihotzean dugun sentimen bat da, eta muxuak ezpainetatik botatzen ditugun ekintza polita

- Zeruko izarrik distiratsuena zara



Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan (martxoaren 25 eta 26an) jasotako maitasun esaerak
30/03/2011, 23:07
Filed under: Euskalgintza

- Zeruan izarrak, loreak lurrean eta zu nire begien aurrean

- Zure burua laztantzea eta zure ilearen usaina behar ditut, zoriopntsua izatea nahi dut izan beti zure alboan

- Begiak itsita ere ditudala zure usaina 1.000 lagunen artean desberdinduko nuke

- Itsasoaren erdian egongo banintz, zu izango zinateke nire txalupa bakarra

- Ni zurea eta zu nirea betirako

- Nire bizitzako onena zara

- Bizitza osoa eman nahiko nuke zure ondoan

- Hil arte maiteko zaitut

- Ezagutu zintudanean ezagutu nuen benetako maitasuna

- Bizitzak eduki dudan gauzarik politena zara

- Loreak ez dira zure irribarrearen bezain politak

- Ohean behar zaitut, zure hankak nire gainean jartzeko

- Nire zeruko izarrik disdiratsuena zara

- Zu zara nire sua piztuta mantentzen duen bakarra

- Zure eskuen laztanak nire aurpegian behar ditut

- Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero

- Nire bizitzako kezka bakarra zara

- Ametsetan ezagutu zintudan eta berebiziko maitea zinen

- Emaidazu daukazun denbora eta laztanduko zaitut lo egin arte

- Zure alboan egonda hiltzeko prest egongo nintzateke

- Izar bakoitzeko laztan bat emango dizut gauero

- Zure begien dirdira nire bihotza argitzen dute

- Ondoan behar zaitut betiko, asko maite zaitut

- Zure azala goizero muxukatzea gustatuko litzaidake

- Nire bizitzaren arima zara

- Zurekin nagoenean ezin dut ezer gehiagotan pentsatu

- Lorategi bateko lorerik ederrena zara

- Nire mundua zurearen inguruan biratzen du

- Zoriontsu egiten nauzu zure irribar hutsarekin

- Nire laztanak zureak dira

- Zeruko izarrik ederrena zara

- Zu gabe nire bizitza ez luke zentzurik izango

- Zurekin nagoenean munduak biratzeari uzten dio

- Nire begiek ikusten duten irudirik politena zurea da

- Esan dezaket ez nukeela pentsatuko inoiz zu bezalakorik ezagutzea

- Bizitzako momentu guztiak zur ondoan bizi nahi ditut

- Izarrik distiratsuena zara gau ilun batean

- Zu zara nire poz guztien jatorria

- Zugatik bizia emango nuke

- Nire bizitzari zoriontasuna ematen diozuna zara

- Zugatik edozein txorakeria egingo nuke

- Zeruan egotea bezala da zure ondoan egotea

- Zu bai ederra!

- Zure maitasuna da bizitzeko behar dudan bakarra

- Elkarrekin zeruan hegan egingo dugu nahi duzun guztietan

- Zure irribarrea munduko irudirik politena da

- Zauden lekuan ni egongo naiz, biak bat baikara

- Zure begirada txundituta uzten nau ikusten zaitudan bakoitzean

- Zure begiak itsasoa bezala dira

- Nire bihotza zurea da bakarrik

- Zu zara nire unibertsoa, nire arima bilakatzen duen izarra

- Nire ametsik gogokoena zara

- Bizitzako bidaiarik politena egingo dugu elkarrekin

- Zu bai mutil katxarroa!

- Pitxin, zure ahoa bero muxukatu nahi dut behin eta berriro

- Ez zaitut maite bakarrik zarenagatik, baizik eta ni naizenagatik zurekin nagoenean

- Zu zara nire neguko izar bakarra

- Nire gorputzeko parterik politena nire begiak dira zureak isladatzen dituztenean

- Eguzkia izan nahiko nuke zeure egunak argitzeko

- Gaur egungo maitasuna, baita antzinakoa, benetakoa da; baina zu nirekin ez bazaude, ez du izango zentzurik

- Zure begiak nire izar gidariak dira

- Zuk nire egunak argitzen dituzu

- Maitasuna zu gabe ez dauka zentsurik

- Zure irribarrea, egunero eta gauero ikusi nahi dudana

- Maite zaitut, nahitaez, betik maiteko zaitut

- Zure begiek nire arima hegan ipintzen dute

- Langabezian nago, baina zure egunerokoa nola laztandu asmatzea da nire lanik dibertigarriena

- A zelako ipurdi bikaina duzun, nahi duzu nik gordetzea? Maite zaitut mutiko!

- Ez zara izar bat zeruan, ez zara itsasontzi bat itsasoan. Airea xuxurlatzen didan izena zara

- Nire maitia, zure bihotza eta zure bizitza niretzat nahi ditut betiko

- Udaberriko liliak bezala zara mutil! Zelako mutil katxarrue!

- Nire bihotzaren motorra zara

- Aukeratu munduko lurralderik urrunena eta gau honetan erakutsiko dizut nola ailegatu ahal zaren

- Zure begien distira nire gauak argitzen du

- Maite zaitut pila pila patata tortila, zu zara nire opila

- Ei, neska, zer? Ba al duzu esperientzia bakarra ezagutzeko gogorik? Zure begirada sakon horrekin arakatu nazazu

- Garrantzitsuena ez dira hitzak, baizik eta geuk sentitzen duguna. Maite zaitut bihotza

- Zuk zerua izango bazina, ik zure hodeia izango nintzateke

- Ikusten zaitudan bakoitzean arima pozten zait. Niretzat opari ederrena zara

- Zarena zarelako eta zurekin nagoenean nola naizen gustuko dudalako, maite zaitut

- Maitasuna ez galtzeko, edozer egingo nuke maitasuna ez galtzeko, nire bihotza aldatuko nuke

- Ez bilatu zeruan izarrik zeure begietan piztu direlako

- Ikasten duzu ala lan egiten duzu, polita?

- Zu Google deitzen zara? – Ez, zergatik? – Bilatzen nengoen guztia daukazulako

- Zenbat negar eta zenbat min ta zenbat gau lo egin barik, zenbat muxu eman gabe, zenbat malko maite zaitudalako

- Zergatik ixten ditugu begiak musuak ematerakoan edo amets egiten dugunean? Izan daiteke, gauza politenak ikusten ez direlako, bihotzagaz sentitzen ditugulako

- Zure begiak ikusten ditudanean beste mundu batean nagoela iruditzen zait

- Esan ohi da izarrak eskuratzea ezinezkoa dela gizakiarentzat, baina goizero zure alboan altxatzen naizenean eta zure begiak ikuste ditudanean konturatzen naiz lortzeko lehen gizakia naizela

- Itsasoa gazia da, zuk goxotasun guztia duzulako

- Bizitzak kolore asko dauka eta zu zara nire ortzadarra

- Haizea bezala, eskuen artetik ihes egiten duzu

- Ilunabarrean dagoen argia zara zu

- Amodiozko deklaraziorik onena egiten ez dena da. Asko sentitzen duenak gutxi hitz egiten du eta

- Zugan pentsatzen dudan bakoitzean hainbat sentimendu datorzkit burura, guztiak desberdinak baina gehien bururatzen zaidana “maite zaitut” da

- Nire egunak argitzen dituen eguzkia zara

- Zure aurpegia ikustean, nire bihotza taupaka hasi zen

- Zure ondoan egoteak kilimak egiten dit

- Neguko su baxua bezala zara: goxo-goxoa, bero-beroa, gorri-gorria

- Zenbat maite zaitudan jakin nahi baduzu, gauean zerura begiratu eta zenbatu zenbat izar dauden, asko badaude asko maite zaitudala esan nahi du

- Zure besarkadengatik hilko nintzateke, eta zure musuengatik hilda nago

- Ondo egin nuen zuregana hurreratzean, banekielako zure gorputzaren barruan bihotza bonboi modukoa zela

- Zeruko izarrak ederrak dira, baina zure begiak ikusten ditudanean izarrak baino politagoak direla pentsatzen dut

- Zu zara nire barnealdean sortzen den poztasuna eta ikusten zaitudanean nire barnealdean sumendi bat sortzen da

- Zure begi urdinak ikustean itsasoa ikusten dudala iruditzen zait

- Ni zure bihotzean eta zuk nirean elkarrekin

- Zu zara nire gaueko barre liluragarria, beti esnatzen naiz ea noiz izango garen elkar musutxuak emateko

- Azterketan zero bat atera dut galdera guztietan maite zaitudala ipini dudalako

- Nire alboan egoten ez bazara itxaroten hil egingo naiz, baina merezi izango du nire bizitzeko gogoak dauzkazulako

- Egunero ikusten zaitudanean eguzkia dator nire bizitzara

- Zu zara nire azukre koskorra

- Nire bizitzan agertu zinenetik udaberria mantentzen da nire bihotzetan

- Zu zara nire bizitza gidatzen duen argia

- Eskutik har nazazu eta ez askatu inoiz, betirako egon nire ondoan.

- Zure begirada nire bizitzaren arrazoia da, zure irribarrean pentsatzen dut denbora osoan, zu gabe ni ez nintzateke mundu honetan egongo

- Gozo dendarik ezagutzen duzu? – Zergatik? – Zu zarelako ikusten dudan gozo bakarra

- Zein da zure mugikorra, polita?

- Zu nire lorerik gogokoena zara eta nire lorategian betirako nahi eta behar zaitut

- Mina hartu zenuen zertik erortzean? Aingeru bat zarenez…

 




Follow

Get every new post delivered to your Inbox.